LEGE OHARRA

LEGE OHARRA2016-10-15T07:31:50+00:00

Lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege Oharra”) Bizitzen Fundazioaren (IFK: G95186896; helbide soziala: Murueta, 8. dorrea, behea E, 48200, Durango, Bizkaia) Interneteko https://www.bizitzen.org atariaren (aurrerantzean “Weba”) zerbitzuaren erabilera arautzen du.

Legeria
Oro har, Bizitzen Fundazioaren eta bere zerbitzu telematikoen –webean daude– erabiltzaileen arteko harremanek legeria eta Espainiako jurisdikzioa bete behar dute.
Aldeek berariaz egiten diote uko dagokien foruari eta berariaz daude Bizkaiko auzitegien eta epaitegien pean, kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean egon daitekeen edozein eztabaida ebazteko.

Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du web honetara sartzeak ez dakarrela, inolaz ere, Bizitzen Fundazioarekin merkataritza-harremanaren hasiera.
Webaren titularra ez da identifikatzen bertan Bizitzen Fundazioaren kolaboratzaileek utzitako iritziekin, eskubidea du aurretik inolako oharrik egin gabe bere Webean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko. Webaren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak zein horiek aurkezteko edo bere zerbitzuetan lokalizatzeko baliatutako modua aldatu, ezabatu edo gehitu ahalko du.

Jabetza intelektuala eta industriala
Web-orrialdeetako edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Bizitzen Fundazioari dagozkio. Horrenbestez, debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea, komunikazio publikoa egitea, aldatzea edo web-orrialdeko edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, iturriak aipatzen badira ere, Bizitzen Fundazioak idatziz baimena eman ezean. Enpresaren web-orrialdeetan agertzen diren merkataritza-izen, marka zein edonolako zeinu bere jabeen jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.

Estekak
Bizitzen Fundazioaren web-orrialdeetan estekak egotearen helburua informatiboa baino ez da, eta inolaz ere ez da iradokizun, gonbidapen edo gomendio bat.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Bizitzen Fundazioak Erabiltzaileari jakinarazten dio Bizitzen Fundazioak eta Bizitzen Fundazioarentzat berariaz sortutako datu pertsonalen fitxategi automatizatua dagoela. Fitxategi automatizatua sortu da Erabiltzailearekiko harremana mantentzeko eta kudeatzeko, bai eta informaziorako lana ere. Zuk berariaz ematen duzu baimena zure datuak fitxategi horretan gordetzeko eta Bizitzen Fundazioaren produktuen merkataritza-informazioak bidaltzeko. Baldintza orokor hauek onartzean, Bizitzen Fundazioak Erabiltzaileari zerbitzuak emateko ezinbesteko datu batzuk eskatuko dizkio.

Fitxategien eta inprimakien erregistroa
Erregistro-inprimakia bete behar da, nahitaez, webean eskainitako zerbitzu batzuetara jo ahal izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak eman ezean edo datuak babesteko politika hau ez onartu ezean, ezin izango da izena eman, erregistratu edo parte hartu datu pertsonalak eskatzen diren edozein promoziotan.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoarekin bat, jakinarazten dizugu erregistratzean eskuratzen diren datu pertsonalak Bizitzen Fundazioaren titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla (helbide soziala: Murueta, 8. dorrea, behea E, 48200, Durango, Bizkaia) eta, horrela, 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak ezarriko direla.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da jasotako datuen benetakotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra, eta Bizitzen Fundazioak ez du horren inguruko inolako erantzukizunik. Erabiltzaileek bermatu eta erantzun egiten dute, nolanahi ere, emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta egiazkotasunaren inguruan, eta konpromisoa hartzen dute eguneratuta edukitzeko. Erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena ematea erregistroaren edo izen-ematearen inprimakian. Bizitzen Fundazioak ez du erantzukizunik berak landu ez duen eta beste iturri batetik hartu den informazioaren egiazkotasunaren inguruan. Beraz, ez du inolako erantzukizunik hartzen informazio hori erabiltzean egon daitezkeen kalteen inguruan. Bizitzen Fundazioak eskubidea du bere web-orrialdeetan jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, eta informazio horretarako jotzeko aukera mugatu ahalko du. Bizitzen Fundazioak ez du erantzukizunik Erabiltzaileak Bizitzen Fundazioak berak emandako informazioaren ondorioz akatsen, hutsen edo omisioen ondorioz jasan dezakeen edozein kalteren edo galeraren inguruan, betiere Bizitzen Fundaziotik kanpoko iturrietatik badator.

Cookieak

Helburuak
Bizitzen Fundazioaren helburuak dira Erabiltzailearekiko harremana eta informazio-lanak mantentzea eta kudeatzea.

Adingabeak
Gure zerbitzu batzuk berariaz adingabeei zuzenduta badaude, Bizitzen Fundazioak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du, datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.

Datuak hirugarrenei lagatzea
Bizitzen Fundazioak ez dizkie hirugarrenei erabiltzaileen datuak lagako.

Atzitu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak baliatzea
Jakinarazpenak bidaltzeko eta atzitzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatzeko, Interneteko www.bizitzen.org helbidea erabili edo posta arruntez bidali hona: Bizitzen Fundazioa, DBLO erref., Murueta, 8. dorrea, behea E, 48200, Durango, Bizkaia. Eskubide horiek baliatzeko eta Datuak Babesteko Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betetzeko, nortasuna egiaztatu behar duzu Bizitzen Fundazioaren aurrean; horretarako, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia bidali beharko duzu edo zuzenbidean onartutako beste edozein bitarteko. Hala ere, erregistro-datuak aldatzeko edo zuzentzeko Sitean bertan egin ahalko da; horretarako, aurretik, erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez identifikatu beharko gara.

Segurtasun-neurriak
Bizitzen Fundazioak legez ezarritako datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak hartu ditu, eta bere esku dauden beste baliabide eta neurri tekniko osagarri batzuk ezartzeko ahalegina egiten du, Bizitzen Fundazioari emandako datu pertsonalak galdu, oker erabili, baimenik gabe sartu eta lapurtu ez ditzaten. Enpresa ez da izango interferentzia, omisio, eten, birus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioen ondorioz sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan eragin daitezkeen kalte edo galeren erantzule, baldin eta Bizitzen Fundaziotik kanpoko kausek motibatu badute, Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan dauden gorabeheren edo linea telefonikoen gainkargen edo Datuak Prozesatzeko Zentroan dauden gainkargen ondorioz sistema elektroniko honen erabileran izan diren atzerapen edo blokeoen erantzule edo hirugarrenek Bizitzen Fundazioaren kontroletik kanpora egin ditzaketen legez kontrako sartzeen ondorioz eragindako kalteen erantzule. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak onartzen du datu pertsonalak babesteko baldintzei buruzko informazioa jaso duela, eta onartu eta baimendu egiten du horien tratamendu automatizatua Bizitzen Fundazioaren eskutik, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan aipatutako moduan eta helburuetarako. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek datu pertsonalen babesari buruzko aurreikuspen bereziak dauzkaten berariazko baldintzak jaso ditzakete.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información ACEPTAR

Aviso de cookies