PRESTAKUNTZA

Prestakuntza2016-10-15T07:31:52+00:00

Prestakuntza gure kalitate-kulturaren barruan kokatzen da, arreta integrala eta behar eta eskarietara egokitutako prestakuntza-prozesua sustatzeko.

Jarraian, eskaintzen ditugun prestakuntza-programa batzuk aurkeztuko dizkizuegu,

NORI ZUZENDUTA DAGO?

ZAINTZAILEAK

Familiarteko zaintzaileentzako prestakuntzaren helburua da kalitatezko zaintzarako alderdi garrantzitsuak eta interesekoak ezagutzea eta, aldi berean, beren ongizate fisikoa eta emozionala hobetzeko eta/edo mantentzeko.

Prestakuntzak eduki medikoak, sanitarioak, sozialak, juridikoak eta psikologikoak jasotzen ditu. Hainbat profesionalek ematen dute, egun bakoitzean tratatutako gaiaren arabera.

Prestakuntza mintegi eta hitzaldien bidez egiten da. Metodologia teoriko-praktikoarekin ematen da.

PROFESIONALAK

Prestakuntza ikastaro eta hitzaldien bidez; horietan, egoitzetako, etxez etxeko laguntzarako, eguneko zentroetako eta kanpo-laguntza pribaturako profesionalen eguneroko lanean benetan eragina duten gaiak landuko dira.

Programaren iraupena aldatu egiten da, landu beharreko edukien eta kolektiboan antzemandako premien arabera.

ADINEKO AUTONOMOAK

Adineko autonomoentzako prestakuntzak zenbait modalitate ditu: hitzaldiak, tailerrak eta mintegiak. Landu beharreko gaiak zahartze aktiboarekin lotutako hainbat alderdiri buruzkoak dira, eta lau eremu orokorretan multzoka daitezke: ikusi behar dute nola zaindu gorputza, burua, nola garatu afektibitatea eta kontrolaren zentzua eta nola zabaldu inplikazio soziala.

Metodologia parte-hartzailea da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información ACEPTAR

Aviso de cookies