Bizitzen Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da; ekintzak gizarte-zerbitzuen eremuan garatzen ditugu, eta horien lanaren helburua da adinekoei eta beren ingurune hurbilenari bideratutako zerbitzu eta proiektuak egitea.
Fundazioan hainbat proiektu gauzatzen ditugu, eta horiek hainbat jardun-eremutakoak dira, kolektiboaren arabera eta antzematen duten beharraren arabera.
Adinekoei bideratutako proiektuetan, batetik, adineko autonomoentzako proiektuak ditugu, zahartze aktiboa sustatzeko, eta, bestetik, mendeko pertsonentzako proiektuak, pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko.
Familiartekoen eta zaintzaileen kolektiboaren barruan, prestakuntza, ongizate emozionala eta zaintzan edo nagusiaren eta bere familiartekoaren arteko harremanean garrantzia duten beste alderdi batzuk lantzen ditugu. Era berean, eremu honetan lan egiten duten profesionalen kolektiborako proiektuak garatzen ditugu.
“Bizitzaren helburua ez da ekaitza igaro arte itxarotea, baizik eta euripean dantzan ikastea”
Anonimoa
Bizitzen Fundazioan aholkularitza-proiektuak ditugu; proiektuen asmoa da ekimen publiko eta pribatuen garapena sustatzea eta horretan laguntzea, adinekoen eta beren ingurune hurbilenaren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, eta, horretarako, azterketak eta analisiak, kanpo-aholkularitza eta koordinazioa garatzea, proiektuei laguntza emanez.
I+G+B proiektuak beste jardun-ildo bat dira guretzat, eta horien artean ikerketak eta berrikuntza-proiektuak nabarmentzen dira.
Aipatutakoaz gain, laguntzarako hainbat zerbitzu eskaintzen dugu: egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko laguntza-zerbitzua…