ADINEKO AUTONOMOAK
Adinekoen artean zahartze aktiboa sustatzea garrantzitsua da zahartze egokia izateko. Helburu horrekin, honako proiektu hauek gauzatu ditugu, adineko autonomoei bideratuta.
Gorputza martxan
Programa 55 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago, autonomoak direnei, maila kognitiboan eta/edo funtzionalean defizit handirik ez dutenei, zahartze aktiboa eduki nahi dutenei.
Prestakuntza-tailerrak bizitasuna izateko
Proiektu honen helburua da osasuna ematea, funtzionamendu kognitiboa hobetzea eta konpentsatzea, afektibitatea eta pertsonalitatea garatzea eta adinekoen inplikazio soziala maximizatzea.
Teknologia berrien tailerra
Helburua da adinekoei teknologia berriak hurbiltzea, etengabeko ikaskuntzaren ikuspegitik.
Memoria-tailerra
Proiektu honen helburua da zahartze aktiboa sustatzea eta, horretarako, aldi berean, narriadura kognitiboa prebenitzea.
Bizitasuna
Programa honen helburua da zahartze aktiboa sustatzea eta, horretarako, informazioa eta tresnak ematea, egokitzeko eta prebenitzeko, eta, aldi berean, zahartze osasungarriarekin lotutako bizitza-estiloak sustatzea, aldian behin jarduera fisikoa eta mentala eginez.
Burua martxan
Programa 55 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago, autonomoak direnei, maila kognitiboan eta/edo funtzionalean defizit handirik ez dutenei, zahartze aktiboa eduki nahi dutenei.