Bizitzen Fundazioa
Bizitzen Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 2000. urtean sortu zen, eta helburu du pertsonen eta beren ingurunearen ongizatea sustatzea eta, horretarako, ekintzak garatzea gizarte-zerbitzuen eremuan, bizi-kalitatea hobetzeko Euskal Autonomia Erkidego osoan.
2006tik, Bizitzen Fundazioak ISO 9001:2000 Arauaren kalitate-ziurtagiria du eta 2018an ISO 9001:2015 Arauaren kalitate ziurtagiri berria jaso dugu; horrela, erakundearen barneko funtzionamendu egokia bermatzen du, bai eta eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea eta pertsona erabiltzaileen eta erakunde laguntzaileen gogobetetasuna ere. Horrela, konpromisoa dute eremu guztietan etengabe hobetzeko.

EUSKADIKO SENIDE ZAINTZAILEENTZAKO TELEFONO BIDEZKO ARRETA
900 100 356
Whatsapp: 619 41 96 28
Email: zaintel@euskadi.eus
Euskadiko mendekotasuna edota ezgaitasuna duten pertsonen senide zaintzaileentzako arreta zerbitzua.
Doakoa, irisgarria, berehalakoa, pertsonalizatua, profesionala, konfidentziala.
ZERBITZUAK-EKINTZAK:
- Entzutea eta laguntza emozionala: Entzute aktiboa eta lasaitzeko espazio bat.
- Laguntza psikologikoa: Familia zaintzan espezializatutako telefono bidezko laguntza psikologikoko zerbitzua.
- Informazio eta formakuntza: Hurbileko laguntza, baliabide, zerbitzu eta programei buruzko informazioa. Kasu bakoitzerako jarraibide eta aholku profesionalak eta indibidualizatuak. Whatsapp edota e-mail bidezko laguntza-materiala (gidak, eskuliburuak, koadernoak, etab.).
SARBIDE BIDEAK: telefonoa, e-maila eta Whatsapp.
Servicio subvencionado por el Dpto. de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco


ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera
10:00tik 16:00etara

PERTSONA ZAINTZAILEEI LAGUNTZA EMATEKO TELEFONOA
900 100 356
Pertsona zaintzaileei aholkularitza eta laguntza emateko doako zerbitzua.
PROIEKTU ETA ZERBITZUEN ARLOAK
EGOITZAK ETA EGUNEKO ZENTROAK

Animazio soziokulturaleko zerbitzuak, psikogeriatria, terapia okupazionala, arreta psikosoziala eta biosanitarioa.
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA

Laguntza-, prebentzio- eta/edo errehabilitazio-izaerako gizarte-zerbitzua, egunerokotasuneko oinarrizko jardueretan moldatu ezin diren eta, hori dela eta, beren bizi-kalitatea hobetzeko eta beren ohiko etxebizitza ez uzteko hirugarren pertsona baten laguntza behar duten pertsona eta/edo familiei zuzendua.
ZERBITZU PRIBATUAK

Esperientzia eguneko zentroen kudeaketa integralean, hainbat udalerritan.
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea
Bizitzen Fundazioaren lan nagusia da adinekoentzat proiektu eta zerbitzuak egitea, mendekotasun-egoeran egon ala ez, bai eta beren familiartekoentzat ere, batez ere zaintzaileentzat.
PROGRAMAK >>
Adineko autonomoei, mendekotasun-egoeran daudenei, familiartekoei, zaintzaileei eta profesionalei bideratutako proiektuak egiten ditugu.
PRESTAKUNTZA >>
Prestakuntza gure kalitate-proiektuaren barruan kokatzen da, arreta integrala eta behar eta eskarietara egokitutako prestakuntza-prozesua sustatzeko.
AHOLKULARITZA >>
Bizitzen Fundazioaren aholkularitza-zerbitzuaren asmoa da ekimen publiko eta pribatuen garapena sustatzea eta horretan laguntzea, pertsonen eta beren ingurune hurbilenaren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

























