AZTERKETAK ETA ANALISIAK
Lekeitioko Udalarentzat eginiko analisiaren prozesua, udalerriko adinekoen beharrei buruzko azterlana egiteko
Aholkularitza-lana Lekeitioko Udalarentzat, gero udalerriko adinekoen beharrei buruzko azterlana egin ahal izateko.
Lekeitioko Udalaren gizarte-zerbitzuen lankidetzarekin, aholkularitza-taldeak analisirako eta hausnarketarako prozesua egin zuen, azterlana egiteko zer modu den egokiena jakiteko, udalerriaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Azterlan honen amaierako txostenean, udalerriko alderdi historikoak, geografikoak, sozioekonomikoak eta demografikoak jasotzen ziren, bai eta udalerriko adinekoen behar eta eskariei buruzko azterlanaren aurreproiektua ere.