FAMILIA ETA ZAINTZAILEAK
Adinekoen ingurune hurbilena beren ongizatearentzako funtsezko gunea da. Bizitzen Fundazioan familiari eta zaintzaile nagusiei bideratutako proiektuak gauzatzen dira.
“Zainduz” programa
Proiektuaren helburu nagusia da guneko adinekoak beren gizarte- eta familia-ingurunean geratzea, modu egokian, ahalik eta denborarik gehien.
Seme-alaben eskola
Hitzaldi parte-hartzaileen programa; bertan, zahartzeari maila kognitiboan lotutako ohiko aldaketak eta erlazio-mailan hainbat alderditan –besteak beste, komunikazioa, memoria edo jarduera fisikoa– eragiten dutenak azaltzen dira.
Euskara-prestakuntza zaintzaile atzerritarrentzat
Proiektu honen bidez, euskara-prestakuntza eman nahi zaie adinekoen zaintzaile atzerritar profesionalei. Prestakuntza horren bidez, euskara hitz egiten duten adinekoen hizkuntza-premiak errespetatu eta, aldi berean, atzerritarrei lanerako tresna baliagarria ematen zaie.
Etxez etxeko esku-hartze psikologikoa, mendekotasunen bat duten adinekoen eta/edo Alzheimerraren gaixotasuna duten familiartekoentzat.
Familiartekoentzako esku-hartze psikologikoaren helburua da kalitatezko zaintza sustatzea eta, horretarako, zaintzaileen artean antsietate-, depresio- eta gainkarga-mailak murriztea. 18 saio dira, astean ordubetekoak.
Laguntza-taldea, Alzheimerraren gaixotasuna eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonen familiartekoentzat.
Asmoa da laguntza psikologiko egokia ematea, horrelako ezaugarriak dituen gaixotasun baten ondorioei aurre egin ahal izateko, eta, horren ondorioz, zaintzen kalitatea hobetzeko eta estres- eta antsietate-mailak gutxitzeko.
Prestakuntza Alzheimerraren gaixotasuna eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonen familiartekoentzat.
Prestakuntzak eduki medikoak, sanitarioak, sozialak, juridikoak eta psikologikoak jasotzen ditu. Hainbat profesionalek ematen dute, egun bakoitzean tratatutako gaiaren arabera.