NOR GARA
BIZITZEN FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundea da. Gizarte bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa eraikitzeko konpromisoa duen pertsona-talde batek osatzen du; ilusioz beterik lan egiten dugu, jardun-ildo handi bitan:
- Adinekoei eta/edo dibertsitate funtzionalak dituztenei eta beren familiei bideratutako hobekuntza sozialerako zerbitzuak egiten ditugu.
- Ahultasun-egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzen dugu eta, horrela, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak eskaintzen dizkiegu.
BALIOAK
Gure jardunen oinarrian NER balioak daude, besteak beste, askatasuna-erantzukizuna, konpromisoa, gardentasuna, komunikazioa, erabiltzailearentzako eta bezeroarentzako orientazioa, zintzotasuna, etengabeko berrikuntza eta eraginkortasun etikoa.
ORIENTAZIOAK
Adinekoen, beren familien eta eremu horretan lan egiten duten profesionalen bizi-kalitatea hobetzeko laguntzak hainbat orientazio ditu:
- Adinekoen irudi soziala berreskuratzen laguntzea eta, horretarako, gaitasunak eta ahalmenak nabarmentzea, bai banakako eremuan, bai komunitatearentzako ekarpenetan.
- Zahartze egokia eta kalitatezkoa sustatzea adinekoen artean, zahartze aktiboarentzako ekintzen bidez.
- Pertsonaren autonomia-maila mantentzen laguntzea, mailarik altuenean eta ahalik eta eperik luzeenean, pertsona bakoitza berezi eta bakartzat hartuta, beren behar eta gaitasunei dagokienez.
- Adinekoak zaintzeko erabakia hartzen duten familiei laguntza ematea eta horien zeregina erraztea eta, horretarako, orientazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzea.
- Pertsonaren esku-hartze integralerako laguntza ematea eta, horretarako, harremanetan jardutea berarentzako erreferentziazko agenteen sarearekin eta koordinatuta oinarrizko gizarte-zerbitzuekin.
- Diziplinen arteko ekipoetako gainerako pertsonekin batera, adinekoen ongizate fisikoa eta psikologikoa helburu duten arreta zuzeneko profesionalen ekarpena birbaloratzea.
- Adinekoentzako zerbitzuetan lanpostuak sor daitezen sustatzea, zailtasun-egoeran dauden pertsonentzat; horrela, onura soziala sortzen da komunitatean