Project Description
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren profesionalentzako etengabeko prestakuntza
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua lanbidean birziklatzeko prozesu etengabean dauden profesionalak behar dituen zerbitzua da, kalitatezko zerbitzua emateko.
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileak adin aurreratua duten pertsonak dira normalean, hainbat patologia dituztenak eta egoeraren arabera premia batzuk edo beste batzuk dituztenak. Egoera hori ikusita, zerbitzu honen langileei prestakuntza emateko beharra ikusten da.
Programaren iraupena aldatu egiten da, landu beharreko edukien eta kolektiboan antzemandako premien arabera.