Project Description
Euskara-prestakuntza zaintzaile atzerritarrentzat
Proiektu honen bidez, euskara-prestakuntza eman nahi zaie adinekoen zaintzaile atzerritar profesionalei. Prestakuntza horren bidez, euskara hitz egiten duten adinekoen hizkuntza-premiak errespetatu eta, aldi berean, atzerritarrei lanerako tresna baliagarria ematen zaie.
Ikastaro honetan, zaintzarekin lotutako kontzeptuak ikasten dira euskaraz: elikadura, familia, gorputzeko atalak etab. Kontzeptuak ariketa sinpleen bidez eskuratzen dira. Halaber, hiztegi bat ematen zaie eta, bertan, eguneroko bizitzarako kontzeptu erabilienak jasotzen dira.
10-15 lagun bitarteko taldeetan. Ordu eta erdiko iraupeneko 15 saio dira, astean behin egiten direnak.