Project Description
Prestakuntza Alzheimerraren gaixotasuna eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonen familiartekoentzat.
Mendekotasunen bat duten pertsonen zaintza ez da lan erraza eta, batzuetan, familiek ez dute ezagutza nahikoa zeregin hori egoki betetzeko; izan ere, esperientziaren eta etengabeko praktikaren bidez baino ez dira eskuratzen horietako batzuk. Familiarteko zaintzaileentzako prestakuntzaren helburua da kalitatezko zaintzarako alderdi garrantzitsuak eta interesekoak ezagutzea.
Prestakuntzak eduki medikoak, sanitarioak, sozialak, juridikoak eta psikologikoak jasotzen ditu. Hainbat profesionalek ematen dute, egun bakoitzean tratatutako gaiaren arabera. 10-12 saio dira, ordu eta erdikoa bakoitza. Prestakuntza 10-15 laguneko taldeei zuzenduta dago eta metodologia praktikoa eta teorikoa izango da.