Project Description
Psikoestimulazioa dementzia fase arinean dauden pertsonentzat
Programa dementzia baten hasierako fasean dauden pertsonei dago zuzenduta, alegia, narriadura arina dutenei, beren ingurunean desgaitzen dituen memoria-galera dutenei. Programaren helburua da narriadura geldotzea, gaitasun kognitiboak, psikomotorrak eta emozionalak mantentzea eta/edo berreskuratzea.
Horretarako, programa terapeutiko egituratua egiten da, memoria eta memoriarekin lotutako goi-gaitasun kognitiboak suspertzen dituena: orientazioa, hizkuntza, arreta, kalkulua, funtzio bisopertzeptiboak eta funtzio exekutiboak.
Taldean esku hartzen da programa honetan, eta astean bi saio egiten dira, bi ordukoa bakoitza, ikasturte osoan zehar.