Project Description
“Burua martxan”
Programa 55 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago, autonomoak direnei, maila kognitiboan eta/edo funtzionalean defizit handirik ez dutenei, zahartze aktiboa eduki nahi dutenei.
Buruko jardueraren programa honetan, garunaren hainbat funtzio lantzen dira, besteak beste, orientazioa, hizkuntza, memoria, arreta, kalkulua, praxiak, pentsamendu abstraktua, pertzepzioa, arrazonamendua eta logika eta funtzio exekutiboak.
Hainbat ikerketak ondorioztatu dute entrenamendu kognitiboak eta praktikak adinarekin lotutako beherakada kognitiboaren alderdi batzuk lehengoratu ditzaketela (Teri et. al., 1997).
10-15 laguneko taldeetan. Astean bi saio, ordu eta erdikoa bakoitza, ikasturtean zehar.