MENDEKOTASUNEN BAT DUTEN ADINEKOAK

///Dementzia fase arinean dauden pertsonentzako esku-hartze kognitiboaren eta motorraren programa
Dementzia fase arinean dauden pertsonentzako esku-hartze kognitiboaren eta motorraren programa 2016-10-15T07:32:09+00:00

Project Description

Dementzia fase arinean dauden pertsonentzako esku-hartze kognitiboaren eta motorraren programa

Programa dementzia baten hasierako fasean dauden pertsonei dago zuzenduta, alegia, narriadura arina dutenei, beren ingurunean desgaitzen dituen memoria-galera dutenei. Programaren helburua da narriadura geldotzea, gaitasun kognitiboak, psikomotorrak eta emozionalak mantentzea eta/edo berreskuratzea.

Horretarako, programa terapeutiko egituratua egiten da, memoria eta memoriarekin lotutako goi-gaitasun kognitiboak suspertzen dituena: orientazioa, hizkuntza, arreta, kalkulua, funtzio bisopertzeptiboak eta funtzio exekutiboak. Gainera, psikomotrizitateko ariketak ere egiten dira.

Taldean esku hartzen da programa honetan, eta astean bi saio egiten dira, bi ordukoa bakoitza, ikasturte osoan zehar.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información ACEPTAR

Aviso de cookies