Project Description
Dementzia fase arinean dauden pertsonentzako esku-hartze kognitiboaren eta motorraren programa
Programa dementzia baten hasierako fasean dauden pertsonei dago zuzenduta, alegia, narriadura arina dutenei, beren ingurunean desgaitzen dituen memoria-galera dutenei. Programaren helburua da narriadura geldotzea, gaitasun kognitiboak, psikomotorrak eta emozionalak mantentzea eta/edo berreskuratzea.
Horretarako, programa terapeutiko egituratua egiten da, memoria eta memoriarekin lotutako goi-gaitasun kognitiboak suspertzen dituena: orientazioa, hizkuntza, arreta, kalkulua, funtzio bisopertzeptiboak eta funtzio exekutiboak. Gainera, psikomotrizitateko ariketak ere egiten dira.
Taldean esku hartzen da programa honetan, eta astean bi saio egiten dira, bi ordukoa bakoitza, ikasturte osoan zehar.