Project Description
“Emakumeek erretiratuen elkarteen kontsulta-organoetan duten rola sustatzea”
Proiektu honen helburua da emakumeak adinekoen elkarteen zuzendaritza-batzordeetan duen parte-hartzea sustatzea.
Proiektuak 2 zati ditu:
- Lehenengo, sentsibilizazio-hitzaldia ematen da, elkarteetako gizon eta emakumeei zuzenduta. Hitzaldia ordubetekoa izaten da. Gizonak eta emakumeak izandako rolaren ibilbide historikoa egiten da eta emakumeak elkarteetako zuzendaritza-batzordeetan parte hartzeak duen garrantziaren inguruan hausnartzen da.
- Hitzaldiaren ondoren, batez ere emakumeei zuzendutako tailerra egiten da. Tailerrak 4 saio ditu, ordu eta erdikoa bakoitza. Tailer horretan, komunikazioa, gizarte-trebetasunak, arazoen ebazpena eta erabaki-hartzea eta talde-lanaren antolaketa eta plangintza lantzen dira.