Project Description
Etxez etxeko esku-hartze psikologikoa, mendekotasunen bat duten adinekoen eta/edo Alzheimerraren gaixotasuna duten familiartekoentzat.
Mendekotasunen bat duen pertsona bat zaintzeak ondoeza eragin ohi du bere zaintzaren arduradunarengan; batez ere, karga fisikoa, emozionala eta denborarik eza dakartzalako. Egoera horrek, zaintzaileen artean autozaintzarik eza sustatzeaz gainera, kalitatezko zaintza egiteko aukerak murrizten ditu.
Familiartekoentzako esku-hartze psikologikoaren helburua da kalitatezko zaintza sustatzea eta, horretarako, zaintzaileen artean antsietate-, depresio- eta gainkarga-mailak murriztea. 18 saio dira, astean ordubetekoak.
Esku-hartzea banakakoa da eta, zaintzaileek agertu ohi duten denbora eza dela eta, etxean egiten dira, programaren asistentzia errazteko.
Programak ingurumenaren esku-hartzea jasotzen du; horren bidez, zaintzailea mendekotasunen bat duen pertsonaren autonomia eta estimulazioa hobetzeko ingurunean egin daitezkeen aldaketa errazei buruz orientatzen da.