FAMILIA ETA ZAINTZAILEAK

///Etxez etxeko esku-hartze psikologikoa, mendekotasunen bat duten adinekoen eta/edo Alzheimerraren gaixotasuna duten familiartekoentzat.
Etxez etxeko esku-hartze psikologikoa, mendekotasunen bat duten adinekoen eta/edo Alzheimerraren gaixotasuna duten familiartekoentzat. 2016-10-15T07:32:06+00:00

Project Description

Etxez etxeko esku-hartze psikologikoa, mendekotasunen bat duten adinekoen eta/edo Alzheimerraren gaixotasuna duten familiartekoentzat.

Mendekotasunen bat duen pertsona bat zaintzeak ondoeza eragin ohi du bere zaintzaren arduradunarengan; batez ere, karga fisikoa, emozionala eta denborarik eza dakartzalako. Egoera horrek, zaintzaileen artean autozaintzarik eza sustatzeaz gainera, kalitatezko zaintza egiteko aukerak murrizten ditu.

Familiartekoentzako esku-hartze psikologikoaren helburua da kalitatezko zaintza sustatzea eta, horretarako, zaintzaileen artean antsietate-, depresio- eta gainkarga-mailak murriztea. 18 saio dira, astean ordubetekoak.

Esku-hartzea banakakoa da eta, zaintzaileek agertu ohi duten denbora eza dela eta, etxean egiten dira, programaren asistentzia errazteko.

Programak ingurumenaren esku-hartzea jasotzen du; horren bidez, zaintzailea mendekotasunen bat duen pertsonaren autonomia eta estimulazioa hobetzeko ingurunean  egin daitezkeen aldaketa errazei buruz orientatzen da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información ACEPTAR

Aviso de cookies