FAMILIA ETA ZAINTZAILEAK

///Laguntza-taldea, Alzheimerraren gaixotasuna eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonen familiartekoentzat.
Laguntza-taldea, Alzheimerraren gaixotasuna eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonen familiartekoentzat. 2016-10-15T07:32:09+00:00

Project Description

Laguntza-taldea, Alzheimerraren gaixotasuna eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonen familiartekoentzat.

Mendekotasunen bat duten adinekoen zaintzaile nagusientzako laguntza-taldearen asmoa da laguntza psikologiko egokia ematea, horrelako ezaugarriak dituen gaixotasun baten ondorioei aurre egin ahal izateko, eta, horren ondorioz, zaintzen kalitatea hobetzeko eta estres- eta antsietate-mailak gutxitzeko.

Laguntza-talde horrek parte-hartzaileei beren sentimenduak, arazoak, ideiak eta informazioa esperientzia bera bizitzen ari diren pertsonekin partekatzeko aukera ematen die. Zaintzaileei beren premiei erantzuteko eta beren burua zaintzen hasteko laguntza ematen die. Halaber, partekatzeko eta gainerakoei laguntzeko asetasuna emate du.

Beraz, mendekotasunen bat duten familiartekoak zaintzen dituzten pertsonen bilera bat da, geriatriaren eta gerontologiaren eremuan prestakuntza duen profesional batek gidatuta.

Taldeak 8-10 pertsonakoak dira. Proiektua 8 hilabete ingurukoa da eta saio bakoitza, ordu eta erdikoa bakoitza.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información ACEPTAR

Aviso de cookies