Project Description
Laguntza-taldea, Alzheimerraren gaixotasuna eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonen familiartekoentzat.
Mendekotasunen bat duten adinekoen zaintzaile nagusientzako laguntza-taldearen asmoa da laguntza psikologiko egokia ematea, horrelako ezaugarriak dituen gaixotasun baten ondorioei aurre egin ahal izateko, eta, horren ondorioz, zaintzen kalitatea hobetzeko eta estres- eta antsietate-mailak gutxitzeko.
Laguntza-talde horrek parte-hartzaileei beren sentimenduak, arazoak, ideiak eta informazioa esperientzia bera bizitzen ari diren pertsonekin partekatzeko aukera ematen die. Zaintzaileei beren premiei erantzuteko eta beren burua zaintzen hasteko laguntza ematen die. Halaber, partekatzeko eta gainerakoei laguntzeko asetasuna emate du.
Beraz, mendekotasunen bat duten familiartekoak zaintzen dituzten pertsonen bilera bat da, geriatriaren eta gerontologiaren eremuan prestakuntza duen profesional batek gidatuta.
Taldeak 8-10 pertsonakoak dira. Proiektua 8 hilabete ingurukoa da eta saio bakoitza, ordu eta erdikoa bakoitza.