FAMILIA ETA ZAINTZAILEAK

///“Zainduz” programa
“Zainduz” programa 2016-10-15T07:32:06+00:00

Project Description

“Zainduz” programa

Proiektuaren helburu nagusia da guneko adinekoak beren gizarte- eta familia-ingurunean geratzea, modu egokian, ahalik eta denborarik gehien. Horretarako, bost jardun-ildoren bidez lan egiten da:

  1. Mendekotasun-egoeren prebentzioa: mendekotasun-egoerak prebenitzea, atzeratzea eta saihestea, ahal den neurrian.
  2. Mendekotasunari eta zaintzari buruzko informazioa eta gizarte-sentsibilizazioa: gizartean adinekoen, mendekotasunaren, zaintzaileen eta familiaren inguruan dauden ideia, sinesmen eta esleipenen aldaketarako bide ematea.
  3. Boluntariotza soziala: adineko nagusien eta beren zaintzaileen premia-egoerei erantzutea eta, horretarako, hobekuntza sozialerako konpromisoa duten pertsonek boluntarioki egindako jarduketen bidez.
  4. Mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaileei bideratutako prestakuntza eta informazioa: mendekotasunaren eta zaintzaren ondoriozko alderdi nagusien inguruko prestakuntza eta informazioa eskaintzea.
  5. Laguntza psikologikoa eta autolaguntzako taldeak mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaileei bideratuta: laguntza psikologikoa ematea, banan-banan zein taldean, zaintzaileei, egiten duten zaintzari erantzuteko.

Programaren iraupena aldatu egiten da, landu beharreko edukien eta kolektiboan antzemandako premien arabera.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información ACEPTAR

Aviso de cookies