Project Description
“Zainduz” programa
Proiektuaren helburu nagusia da guneko adinekoak beren gizarte- eta familia-ingurunean geratzea, modu egokian, ahalik eta denborarik gehien. Horretarako, bost jardun-ildoren bidez lan egiten da:
- Mendekotasun-egoeren prebentzioa: mendekotasun-egoerak prebenitzea, atzeratzea eta saihestea, ahal den neurrian.
- Mendekotasunari eta zaintzari buruzko informazioa eta gizarte-sentsibilizazioa: gizartean adinekoen, mendekotasunaren, zaintzaileen eta familiaren inguruan dauden ideia, sinesmen eta esleipenen aldaketarako bide ematea.
- Boluntariotza soziala: adineko nagusien eta beren zaintzaileen premia-egoerei erantzutea eta, horretarako, hobekuntza sozialerako konpromisoa duten pertsonek boluntarioki egindako jarduketen bidez.
- Mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaileei bideratutako prestakuntza eta informazioa: mendekotasunaren eta zaintzaren ondoriozko alderdi nagusien inguruko prestakuntza eta informazioa eskaintzea.
- Laguntza psikologikoa eta autolaguntzako taldeak mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaileei bideratuta: laguntza psikologikoa ematea, banan-banan zein taldean, zaintzaileei, egiten duten zaintzari erantzuteko.
Programaren iraupena aldatu egiten da, landu beharreko edukien eta kolektiboan antzemandako premien arabera.