MENDEKOTASUNEN BAT DUTEN ADINEKOAK
Bizi-kalitatea hobetzeko edo mendekotasunen bat duten adinekoen ongizateari eusteko, Bizitzen Fundazioak honako proiektu hauek garatzen ditu:
Dementzia fase aurreratuan dauden pertsonentzako esku-hartze kognitiboaren eta motorraren programa
Funtzio kognitiboen eta motorren lanean oinarritutako programa terapeutikoa. Esku-hartzea pertsonen etxean egiten da; izan ere, fase aurreratuan daude (GDS 5 eta 6) eta lekualdatzeko arazoak dituzte.
Dementzia fase arinean dauden pertsonentzako esku-hartze kognitiboaren eta motorraren programa
Programa terapeutiko egituratua, memoria eta memoriarekin lotutako goi-gaitasun kognitiboak suspertzen dituena: orientazioa, hizkuntza, arreta, kalkulua, funtzio bisopertzeptiboak eta funtzio exekutiboak.
Psikoestimulazioa dementzia fase arinean dauden pertsonentzat
Programa dementzia baten hasierako fasean dauden pertsonei dago zuzenduta, alegia, narriadura arina dutenei, beren ingurunean desgaitzen dituen memoria-galera dutenei.