Project Description
“Bizitasuna”
Programa honen helburua da zahartze aktiboa sustatzea eta, horretarako, informazioa eta tresnak ematea, egokitzeko eta prebenitzeko, eta, aldi berean, zahartze osasungarriarekin lotutako bizitza-estiloak sustatzea, aldian behin jarduera fisikoa eta mentala eginez.
Programak hiru azpiprograma ditu:
- Burua martxan: memoria, kontzentrazioa, arreta… suspertzeko jarduerak egiten dira, 10-15eko taldeetan. Astean bi saio, ordu eta erdikoa bakoitza, ikasturtean zehar.
- Gorputza martxan: jarduera fisikoak egiten dira, mugikortasuna, koordinazioa, bizkortasuna… suspertzeko, 10-15eko taldeetan. Astean bi saio, ordu eta erdikoa bakoitza, ikasturtean zehar.
- Prestakuntza-tailerrak: 18 saio dira, zahartze aktiboarekin lotura duten hainbat gairen ingurukoak. Bi saio hilean, ordu eta erdikoa bakoitza.