Project Description
“Gorputza martxan”
Programa 55 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago, autonomoak direnei, maila kognitiboan eta/edo funtzionalean defizit handirik ez dutenei, zahartze aktiboa eduki nahi dutenei.
Programan, hainbat alderdi lantzen dira, besteak beste: gaitasun aerobikoa, erresistentzia eta indarra, koordinazioa, malgutasuna, oreka eta artikulazioen mugikortasuna, astean bi saioren bidez, ordu eta erdikoa bakoitza.
Zahartzaroan ariketa fisikoko programei buruz argitaratu diren artikuluak berrikustean ondorioztatu da ariketa fisikoa oso bitarteko eraginkorra dela, Mendebaldeko herrialdeetan morbimortalitatearen kausa nagusiak tratatzeko edo prebenitzeko.
10-15 laguneko taldeetan. Astean bi saio, ordu eta erdikoa bakoitza, ikasturtean zehar.