IKERKETA PSIKOLOGIKOAK
Dementzia fase arinean dauden pertsonekin eginiko psikoestimulazioko bi tailerren konparazio-azterlana
Esku-hartze mota biko psikoestimulazioko saioetara astean bi egun eta saio bakoitzean bi orduz joateak dakartzan onurak aztertu dira: esku-hartze kognitiboa eta esku-hartze kognitibo-motorra. Horretarako, hasieran, hiru hilabetera eta sei hilabetera dementzia fase berean dauden pertsonen hiru talde ebaluatu dira: A talde esperimentala (tailer kognitibo-motorretara bertaratutakoak), B talde esperimentala (tailer kognitiboetara bertaratutakoak) eta kontrol-taldea (tailer batera ere joan ez direnak).
Dementzia fase arinean dauden pertsonekin psikoestimulazioko tailerrak egiteko programaren eraginkortasuna neurtzeko azterlana
Psikoestimulazioko saioetara astean bi egun eta saio bakoitzean bi orduz joateak dakartzan onurak aztertu dira. Horretarako, hasieran, hiru hilabetera eta sei hilabetera dementzia fase berean duten pertsonen bi talde ebaluatu dira: talde esperimentala (tailerretara bertaratutakoak) eta kontrol-taldea (tailerretara bertaratutakoak).