AHOLKULARITZA

Laguntza proiektuei 2016-10-15T07:31:51+00:00

LAGUNTZA PROIEKTUEI

Zaintzaileentzako autozaintzako gida

Mendekotasunen bat duen pertsona bat zaintzeak ondoeza eragin ohi du bere zaintzaren arduradunarengan; batez ere, karga fisikoa, emozionala eta denborarik eza dakartzalako. Egoera horrek, zaintzaileen artean autozaintzarik eza sustatzeaz gainera, kalitatezko zaintza egiteko aukerak murrizten ditu.

Eusko Jaurlaritzak, Bizitzen Fundazioarekin batera, zaintzaileei zuzendutako gida bat diseinatu zuen, beren artean autozaintzaren garrantziari buruzko kontzientziazioa sustatzeko. Gida erraza da ulertzeko, familiarteko zaintzaileek hausnartzeko eta beren autozaintza sustatzeko teknikak praktikan jartzeko, gidan proposatzen diren jarduera sinple batzuen bidez.

Zaintzaileentzako web-orria

Oraintsu eginiko ikerketa batzuek adierazten duten bezala, zaintzaileen profila aldatzen ari da. Gehienak emakumeak badira ere, batez besteko adina jaisten ari da; gero eta gehiagok uztartzen dituzte zaintza-lanak beren lanekin; mendekotasunen bat duen pertsonarekin ez bizitzeko joera hasi da, eta gero eta jakitunago daude teknologia berrien inguruan.

Internet oso tresna eraginkorra, azkarra eta erabilgarria da informazioa bilatzeko. Asko lagun dezake zaintza-prozesuetan, kontuan hartuta etxean gertatzen diren prozesuak direla, egunean edo astean ordu asko eskatzen dituela, zaintza-motaren arabera, eta pertsona bakarrak egin ohi duela, zaintzaile nagusiak.

Web-orrialde honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko zaintzaileek zaintzari buruzko gaurkotasuneko albisteen berri izan dezakete, beren udalerrian eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa jaso dezakete, prestakuntza, kalitatezko zaintza gauzatzeko aholkuak, esperientziak elkarrekin trukatzeko eta zalantzak galdetzeko espazioa…

Orrialdea, bestalde, zaintzaileekin lan egiten duten profesionalei dago bideratuta.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información ACEPTAR

Aviso de cookies