b
BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAK
Dementzia fase arinean dauden pertsonentzako psikoestimulazioko programa informatikoa garatzea.
Programa informatiko horren kolektibo hartzaileak, funtsean, dementzia GDSren (Reisberg-en Global Deterioration Scale) 3. (akats kognitibo arina) eta 4. mailaren (akats kognitibo moderatua) pareko fasean duten pertsonak dira.
Softwareak eremu kognitibo batzuk ebaluatzen ditu: memoria, kalkulua, orientazioa, hizkuntza, gnosia eta funtzio exekutiboak. Eremu bakoitza 10 zailtasun-mailatan egituratutako ariketek osatzen dute. Era berean, maila bakoitzak 3 ariketa ditu.
Helburua da psikoestimulazioko jarduerak ordenagailu bidez egiten dituzten pertsonek gaitasun kognitiboei eustea edo horiek hobetzea.
Parte-hartzaile bakoitzak ariketak banaka egingo ditu; horretarako, entrenamendu bat egingo du, trebetasuna eskuratzeko arratoia erabiltzean eta ikus- eta mugimen-gaitasuna hobetzeko. Komeni da subjektuak astean 3 saio egitea, ordu erdikoa bakoitza.