HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA
Psikoestimulazioko materiala euskal kulturara eta euskarara egokitzeko proiektua.
Bizitzen Fundazioak Bizkaiko eta Gipuzkoako herri batzuetan egiten du lan eta, batez ere, euskal hiztunak diren adinekoekin. Erabiltzaile gehienek ama-hizkuntza euskara dutenez, esku-hartzeetan hura erabili beharra dago.
Hori dela eta, euskarara itzuli da proiektuetan erabiltzen den prestakuntzako eta psikoestimulazioko materiala.